EPE ZIBILAK

Akzio zibilekin lotura duten epeak:

Legedi juridikoan agertzen diren eperik garrantzitsuenak adierazten dira jarraian, baina beti komeni da erreklamazioak ahal bezain laister hastea, gertatu daitekelako denborak frogapenak zailtzea, arrakasta probabilitateak gutxituz.

– Urte bat eginkizun extrakontraktualagatik erreklamazioak egiteko, irristaldiak, lur kondizio txarrengatik erorketak, eraikin elementuen erorketak sortutako kalteak, ondokoaren semeak egindako kalteak bezalako gauzengatik.
– 15 urte klinika edo ospitale pribatuan gertatutako negligentzia medikuagatik erreklamatzeko.
– Urte bat ospitale publikoan gertatutako negligentzia medikuagatik erreklamatzeko.
– 2 hilabeteko tartea aseguru konpainiari kontratatua duzun poliza berritzeko asmorik ez duzula esateko.
– 5 urte aseguru pertsonalak, 2 urte kalte aseguruak.
– 3 urte kaltearen egunetik 10 urte baino gutxiagoko produktu akastunengatik sortutako kalteengatik erreklamatzeko.
– 6 hilabete objetuaren jasotzetik akats ezkutuengatik erreklamatzeko, partikularren arteko salmentan eta bigarren eskuko ibilgailuenean.
– 3 urte ondasunaren jasotzetik, produktuen salmentan, lehen 3 urtetan agertzen diren akatsengatik.
– 2 urte kaltea sortzen denetik, etxebizitzaren salmentan, lehen urtean akaberetan sortutako defektuengatik, lehen 3 urtetan agertzen diren eraikuntza elementuen akatsetan edifikabilitatean ondorioa dutenak, eta lehen 10 urtetan agertzen diren zimentazio edo estruktura akatsetan.
– 2 urte hegazkin konpainiei atzerapen, bertan behera uste edo overbooking-gatik, eta ekipajearen atzerapen, galtze edo hondatzeagatik erreklamatzeko.
– Urte bat ekipajearen hondatzeagatik erreklamatzeko lur eta itsaso garraioan.
– 2 urte opor paketeetan aldaketengatik edo teorikoki barne zeuden zerbitzuak ez eskeintzeagatik erreklamatzeko.
– 7 egun jasotze datatik distantziaz erositako produktuak bueltatzeko, kausa baten beharrik gabe.
– 3 hilabete Jabeen Komunitate batean akordio bat baliogabetzeko, akordio hau komunitatearen interesetarako kaltegarria bada edo kalte garrantzitsua suposatzen badu jasateko betebeharra ez duen jaberen batentzat.
– Urte bat Jabeen Komunitate batean akordio bat baliogabetzeko estatutuen edo legearen kontrakoa bada.
– 4 urte akzio reszisorioa jarduteko eta kontratu baten deusestapenerako.
– Urte bat posesioa mantendu edo berreskuratzeko akzioa abiatzeko (adibidez, obra berri interdiktua jartzeko).
– 5 urte janari pentsio ez ordainduengatik erreklamatzeko.
– 5 urte errentamendu kontratu baten errentengatik edo urteroko edo epe motzago bateko ordaiketa paktuengatik erreklamatzeko.
– 20 urte akzio hipotekarioaren jarduterako.
– 15 urte epe espezifikoa ez duten akzio pertsonalen jarduterako (Kode Zibilaren 1964 artikulua).

Print Friendly
[Total: 1    Average: 5/5]
Compartir

Comments are closed