KANABIS KLUB SOZIALA

KANNABISKannabis klub sozialak, kannabis (marihuana) kantitate mugatu bat landatzeko elkarteak dira, herritarrez eginak, kideen behar pertsonalak betetzeko. Produkzio, distribuzio eta kontsumo zirkuitu itxia dute, herrialdearen arau legalen arabera.

Gaur egun Espainian 1000 Kannabis klub baino gehiago daude. Posible izan daiteke kannabis klub sozial bat kannabisa despenalizatua dagoen edozein herrialdetan irekitzea. 2011ko abenduan europako Kanabis klub sozialentzat jokamolde arautegia egin zen.

Loroño Abokatuetan kanabis kluba osatuta egon arte egin behar diren tramite guztiak egiten ditugu, eta ondoren klubak kudeatzen ditugu kideei aholkularitza legala eskaintzen eta posesio isunei errekurtsoa aurkezteko.

Drogei buruzko hitzarmen internazionalak ez diete herrialdeei kontsumo pertsonalerako kannabisa landatzea eta kontsumitzea debekatzera behartzen. Horregatik, herrialdeek kannabisaren landaketa eta kontsumo pertsonala despenalizatu ditzakete isun internazionalak jaso gabe. Neurri hauek politika arrazional baten oinarria dira, baina ez dira nahikoa. Kontsumo pertsonalerako landaketa ezin du eskaera bete. Ez ditu garantiak osasunaren kalte guztien kontra edo merkatu beltzarekiko. Arrisku hauek gutxitzeko produkzio eta distribuzio sistema garatuagoa behar da.

Konponbide arrazionalena kontsumo pertsonalerako landaketa kolektiboki antolatzea da. Kontsumitzaile heldu batek ez badu bera landatu nahi, irabazi-asmorik gabeko elkartea sortu dezake kannabisa lortzeko bide legala, segurua eta transparentea izateko bere kideentzat. Eskaintza beti eskaerarekiko orientatzen den merkatu eredua ezartzen dute, hau da, produkzioa kantitate batera mugatzen da kideen behar pertsonalak betetzeko behar dena ekoiztuz.

Kannabis klub sozial baten irekiera planifikatzean merkatu beltzarekin kontaktuak sahiestea izan behar da helmuga. Kannabis klub sozial batentzat ez da nahikoa itxura legala izatea. Beharrezkoa da praktikan legala izatea eta kideak epaiketa posible batean legaltasun hau frogatu ahal izatea. Horregatik, diziplina zorrotza behar da klub bat administratu eta antolatzeko.

Klub bakoitzak elkartean parte hartzen duten kideak behar ditu, forma ezberdinetan eta erantzukizun ezberdinekin. Arauak sinpleak eta argiak izan beharko ziren eta demokratikoki kontrolatuak. Ideia ona da abokatu batekin harremanetan jartzea, jarraitu beharreko pausuetan aholkatzeko eta defentsa legala prestatzeko beharrezkoa izango balitz.

Lehen pausua eman baino lehen beharrezkoa da kannabis kontsumoaren marko legala aztertzea. Espainian, kanabis kontsumoa eta kantitate txikien posesioa ez da aktibitate kriminaltzat hartzen. Horregatik, defentsa legal eraginkorrak antolatzea posible da, kontsumoa posible denean landaketa pertsonala ere posible izan beharko zela argudiatuz oinarri bezala.

  1. EKIMENAREN AURKEZPEN PUBLIKOA

Lehen pausua ekimenaren aurkezpen publikoa da prentsa konferentzia baten bidez edo jarduera publiko baten bidez. Gomendagarria da pertsona ospetsuren bat (artista edo politiko bat, adibidez) izatea, komunikabidetan estaldura izateko eta hazi, landare edo kanabis kantitate txikiak izan arren arriskuak sahiesteko.

Aurkezpenean argi esan beharko zen klubaren helburua kide adindunen kontsumo pertsonalerako landaketa dela eta alternatiba legala, segurua eta transparentea dela, merkatu ilegalarekin konparatuz.

Agintariak ekimenaren kontra ez daudela dakigunean bigarren pausua emateko ordua da.

  1. KLUBAREN SORRERA

Hurrengo pausua klubaren sorrera ofiziala da, zirkuitu itxi baten bidez kontsumo pertsonalerako beharrezkoa den kantitatea kolektiboki landatzeko elkartzen diren kontsumitzaile eta ekoizle elkarte moduan. Batzorde betearazlea sortu behar da, presidente, idazkari eta diruzain batekin, eta erabaki sistema transparentea ezarri behar da kide guztiak elkartearen pausu garrantzitsuei buruz informatuta daude.

Estatutuetan elkartearen helburua agertu behar da: merkatu ilegalak sortutako arriskuak sahiestea kannabisaren kontsumoan (adulterazioa), helburu bezala kannabis landarea ikertzea, landatze forma ekologikoenak eta osasungarrienak lortzea edo kanabisaren egoera legalaren debatea sortzea ere agertu daitezke.

Estatutuak erregistratuak eta autoritate baten bidez legalki onartuak izan behar dira.

Momentu honetan kide berriak onartzeko momentua da. Horretarako, kanabis kontsumitzaileak direla edo kanabisarekin tratatu daiteken kondizio medikoa dutela ziurtatu behar da.

Hasi landatzen! Kideen kontsumorako kantitatea ezarri eta ekoizpen kolektiboa antolatu landaketa kolektiboetan. Zihurtatu landaketa organikoki egiten dela eta landare mota ezberdinak daudela kideak espezie ezberdinak izateko, beraientzat komenigarriena dena aukeratu ahal izateko.

Ziurtatu landatzen eta transportean lan egiten duten pertsonek elkartearen funtzionamendua azaltzen duten dokumentuak beti gainean dituztela. Dokumentu hauetan kanabisa kideentzat dela azaldu behar da eta kideak informazio ofiziala dutela (adibidez NAN-a ren fotokopia). Dokumentu hauek erabakigarriak izan daitezke elkartearen kide garrantzitsuenentzat autoritateak eskua sartuz gero.

  1. KLUBA PROFESIONALIZATU

Denbora pasatu ahala, kide kantitatea gora egingo du, elktartearen produkzioa, garraioa, ordainketak, etab. ere igotzen eta elkartea profesionalagoa izan beharko da. Elkarteak landaketa errazago kontrolatu dadin hobe da hainbat eskala txikiko landaketak izatea.

Klub bakoitzak bere arau propioak izan ditzake, estatutuak biribiltzeko eta klubaren lokalaren erabilera, kideen kontribuzio ordainketak, klubaren espiritua… arautzeko. Adibidez, elkartearen kannabisa kideak ez diren pertsonei saltzean zer egin, bereziki adingabeak badira.

Arazoak eta gaizki-ulertuak sahiesteko autoritateak klubaren aktibitateez jakinaraztea ideia ona izan daiteke. Hainbat klubek eskualdeko autoritate legalei gutuna bidaltzen diete, edo polizia bulego gertuenari. Beste batzuk prentsa komunikatu bat bidaltzen dute bakarrik.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea ez du esan nahi transakzio komertzialak debekatuta daudela. Kalitate oneko kanabisa ekoiztea, era seguru eta osasungarrian, lan handia behar du, horregatik lan ordaindua izan beharko zen. Elkarte bezala lan egiteko beharrezkoa da gastuak egitea eta kudeaketan lan egiten duten pertsonak ordaina jaso beharko zuten.

Prezioaren aukera era transparente eta demokratikoan egin beharko zen. Barneratutako gastuak lokalen alokairua, ura, elektrizitatea, materialak, soldatak, bulego gastuak, gasolina eta beste gastu orokorrak izan daitezke. Hauek ekoiztutako kanabis kantitatearen arabera zatitzen dira gramo bakoitzaren prezioa zehazteko. Espainian eta Belgikan, posible izan da 3 edo 4 euro ingurura eramatea gramoaren prezioa. Klub gehienak aurrekontuak urtero egiaztatzen dituzte, horregatik prezioa moldatu egin daiteke urtez urte. Beste kasu batzuetan landatze zikloan moldatzen dira, hau da, 3 edo 4 hilabetero.

Elkartearen irabaziak elkartean bertan erabiltzen dira. Beharrezkoak diren baino irabazi gehigao lortzen hartu daiteken lehen erabakia, kideen urteroko kuota txikitzea da.

Finantza-transakzioak beti dokumentuak egon behar dira (fakturak ordainetzean eta ordainagiria dirua jasotzean). Hau oso garrantzitsua da epaiketa posible baten aurrean, kluba aktibitate ilegaletan ez dagoela sartua erakusteko. Elkartearen transparentzia finantzieroan ere laguntzen du.

Ideia ona da elkartetik kanpoko kontrolerako mekanismo bat ezartzea, kide ez den pertsona baten bitartez. Pertsona honek, elkartearen metodoak arauak betetzen duten ala ez epaitu behar du.

  1. KANABIS KLUB SOZIALEN ARAUPEN LEGALERAKO LOBBY-A.

Kannabis klub sozial bat funtzionamenduan dagoenean, gelditzen den gauza bakarra autoritate politiko eta legalei kluben erregulazio legala eskatzea da, lizentziei, zergei eta kanpo kontrolari dagokionez.

Kasu gehienetan, politikoak, legeetan ikasiak, epaileak eta poliziak ez dakite nola hasi kanabisaren merkatuaren erregulazioa. Honek prozezua bermatzen du: kontsumitzaileek proposatutako konponbideak arazo handirik gabe onartu daitezke.

Print Friendly
[Total: 2    Average: 5/5]
Compartir

Comments are closed